XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskara/katalana hiltzera

Iñaki Zabaleta

Orain dela gutxi Bartzelonako El Periódico egunkariak mahainguru bat egin zuen Gironako Taldea deitutako Albert Rossich, August Rafanell eta Modest Prats hizkuntzalariekin.

Hona hemen laburbildurik hirukote horren esanak:

- Hemendik 50 urtetara katalanaren desagertzearen prozesua itzulezinekoa izango da.

Ez gara pesimistak, bakar bakarrik konstatatu egiten dugu espainierak katalanaren ordezkatzea aurrera daramala eta zentzu honetan gero eta okerrago goazela (Albert Rossich).

- Hizkuntza bat bizia da jendeak egiazki kalean erabiltzen duenean.

Beraz, katalanaren normalkuntza bermatuko duen proiektu politikoak salatu egin behar du elebitasuna mito lasaitzaile bezala (A. Rafanell).

- Katalanak aurrera egiteko modu bakarra espainierak atzera egitea da (Modest Prats).

- Katalanaren errekuperazioa ezin da dekretuz egin.

Politikoek dena ongi doala esaten jarraitzen badute, inork ez du espainiera utzi eta katalanera soilik hartuko (Albert Rossich).

- Telebista pribatuak katalanaren normalkuntzaren etsaiak dira (Albert Rossich).

- Katalanak bi belaunalditan bizirik iraunen du, geroago batek daki, (...) Erabaki behar duguna zera da, herri honen hizkuntza zain den.

Catalunyan horrela badaude, Euskal Herrian askoz okerrago euskararekin.

Hitzak sobera daude.